YOKO GARBI

 

Zubietako Yoko Garbi elkartea 1956 urtean sortu zen. Zubietako errebote plaza ondoan dago, eta hortik datorkio izena. Izan ere, sortzaileek zestarekin jokatzen den modu honekiko zuten zaletasunagatik aukeratu zuten izena. Joko honek zesto txikiagoa erabiltzen du, eta pilota gelditu gabe egiten da, honela “joko garbia” izateko.

Elkarteak gaur egun kuota ordaintzen duten 100 bazkide inguru ditu, eta beste 60tik gora jubilatuak. Sartu nahi duten bazkide berrientzako itxaron zerrenda luzea da.

Mende erdia bete eta gero, duela urte gutxi onartu zuten emakumeak ere bazkide izateko aukera izatea.

Kontaktua

Helbidea: Berridi bidea, 4. ZUBIETA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 36 26 63