GURASO ELKARTEA

 

Zubietako Guraso Elkartea (ZUBIGE), Eskola Txikira joaten diren haurren gurasoek osatzen dugu.

Gure helburu nagusia da Zubieta biziberritzea eta auzoaren eta eskolaren arteko harremana bizirik mantentzea. Horretarako, urte osoan zehar hainbat jarduera antolatzen ditugu: Santo Tomas, Olentzero, Inauteriak, maiatzeko aste kulturala, udako txokoak, hitzaldiak, jolasak, antzerkiak eta abar.

Azken urteotan Zubietako umeen kopurua hazi egin da, eta eskola txikia gelditu zaigu. Beraz, eraikina handitzea gure ardura nagusietako bat bihurtu da.

Eskolari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Eskola Txikien webgunean aurki dezakezue.

Guraso Elkartekoekin harremanetan jartzeko berriz, idatzi emaila zubieta@eskolatxikiak.org helbidera eta ahal bezain pronto erantzungo dizugu.