KIROL INSTALAZIOAK

 

70. hamarkadaren amaieran Errealeko Futbol Taldeak estadio berri baten eraikuntza hasi zuen Zubietan. Proiektua eten egin zen arren, bere hastapenak (belarrezko zelaia eta harmailak) sekulako kirol instalakuntzak bihurtu ziren eta egun, bertan entrenatu ohi da txuri-urdiñen taldea.

Gaur egun, instalakuntza hauek oraindik gehiago hobetu asmoz Zubieta XXI egitasmoa burutzen ari dira. Proiektu honi 2000 urteko azaroan eman zitzaion hasiera.

Instalakuntzen artean honakoak aurki ditzakegu: futbol eta saskibaloi zelaiak, erreabilitazio aretoa, proiekzio eta bideo aretoak, gimnasioa, medikuentzako bulegoak…

Informazio gehiago errealaren webgunean duzue.

2023ko irailaren 10az geroztik, Hockey zelai berria dugu Zubietan. 550 pertsonentzako armailak daude, eta erabiltzaile nagusia erreala izango da.