PILOTA ELKARTEA

Sorrera: 1996ko urria

Helburu nagusia: Pilotaren modalitate zaharrak lantzea, errebotea eta joko garbia bereziki. Neskekin pala ere lantzen dugu eta herri ekintza batzuk ere antolatzen ditugu: kabalgata, San Juan sua….

Bazkide kopurua: 75 lagun gutxi gorabehera.

Kluba sortu genuenean, honako ezaugarriakk ezarri genituen Z.P.E-ren oinarri bezala: 

— Herri-elkartea —

ZPEko herritar guztientzat dago zabalik, ez sexu, ez adin, ez beste inolako bereizketarik egin gabe. Areago, ZPE saiatzen da atxikimendu anitza ete heterogenoa lortzen, hau da, herritar guztien eta elkartearen arteko identifikazioa bultzatzen. ZPEren jarduerak ez du izan nahi gutxi batzuena, herri bizitzan txertatutakoa baizik.

Bestalde, ZPEak herri-ekintzetan parte hartzeko edo laguntzeko borondatea dauka. 

— Lehiatzea baino aritzea nahiago —

ZPEren ikuspuntutik pilotan jokatzen duen edozein da pilotari, ez bakarrik lehiaketa ofizialetan parte hartzen duena. ZPEak ez du pilotarien arteko on-txar bereizketarik egiten, hortaz, saiatzen da babesa eta azpiegitura eskaintzen pilotan jokatzen nai duen edonori.

Haatik, ZPEren iritziz premiazkoa da pilotarien aurrerabidean pausoak ematea, bai antolakuntzari bai prestakuntzari dagokionez. 

— Pilota euskal kulturaren ondare —

ZPEak eutsi egin nahi dio pilotak duen kultur proiekzioari. Pilotaren inguruko ikerkuntza, informazio-biltze eta antolatzea nahiz promozio eta zalbalkunde-lanak kirol-praktikatzat har ezin badaitezke ere, bere egiten ditu ZPEak.

— Kirol eta pilota-elkarteekin elkarlana —

ZPEak elkarlana bultzatzen du, pilotaren etorkizuna horrela bermatuko delakoan.