KAXKAPE

ARETO NAGUSIA

Bertan hitzaldiak, herri-bilerak, bideo emanaldiak, antzerkiak, yoga ikastaroak… antolatzen ditugu, eta proiektore eta pantaila ere baditugu.

ORDENAGAILU GELA

Ikastaroak ordenagailuarekin emateko edo nahi duenak interneten nabigatzeko aukera dago.

GOIKO ARETOA

Musika txokoa dago eta antzerki tailerrak egiteko, ingeles ikastaroak emateko edota bilerak egiteko aproposa da. Beste ekintzarik ez dagoenean, norberak erabiltzeko aukera dago ludoteka moduan.

Kaxkape izena Karmele Urdanpilletak proposatu zuen eta beste proposamen askoren artean hautatua izan zen.

“Garai batean kaxkan jokatzen zen plater tiroa (tiro al plato) eta herriko festetako programetan “Kaxka” izena sonatua zen herri osoarentzat. Horregatik, lokal berri hau garai bateko Kaxka baino beherago kokatu denez, izen zaharra lokal berriarekin lotzea egokia iruditzen zait”.

Zubietarren batek Kaxkapeko instalazioak erabili nahi izanez gero, giltza eskatzearekin nahikoa da. Horretarako jarri gurekin harremanetan.