JAI BATZORDEA

 

Jai Batzordea herriko gazteek osatutako elkartea da, eta herriko jaiak antolatzeaz arduratzen da. Urte asko dira Zubietan festak ospatzen direla eta elkartearen lana ezinbestekoa izan da hauek aurrera ateratzeko.

Festek euskal kutsu tradizionala dute eta urtero Santio patroia goraipatuz eta San Inazio egunean amaituz ospatzen dira. Aste horretan zehar festa giroa nabarmena da Zubietan.

Jai Batzordearekin harramanetan jartzeko eta iradokizunak egiteko, helbide elektronikoa dugu:

zubietakojaibatzordea@hotmail.com