SANTIAGO ELIZA

 

Zubietako Santiago Eliza XVII.mendekoa da. Bertara sartzeko bi ate daude eta antzina, ezkerrekotik, baserria Donostiako lursailean zutenak sartzen ziren eta eskuinekotik, berriz, baserria Usurbili zegokion lursailean zutenak.

Elizaren albo batera, Gurdi-ertz etxea dago, Zubietako Komunitatearen jabegokoa. Etxe honetako horma Erreboteko frontoiko pareta da eta bertan daude margotuta frontoiko marrak.