HIPODROMOA

 

1916. urtean Donostiako Udal Hipodromoa eraiki zuten. Zubietako ekialdean kokatzen da, Lasarte-Oriaren aurrealdeko lursailean. Hori dela eta, hainbatek Lasarteko Hipodromo bezala ezagutzen dute (nahiz eta Zubietan egon).

Eraiki zutenetik uda garaiko lasterketak ospatzen dira bertan, urtero. Aspaldi, Donostiako bizitza sozialean bere garrantzia izan zuen Hipodromoak, nahiz eta denborarekin garrantzia hori gutxitzen joan den. Hala ere, zaldietarako zaletasunak eta Hipodromoko jarduerak bizirik dirau eta forma onean, gainera.

Hemen ospatzen da kross-txapelketa garrantzitsu bat ere: Donostiako Nazioarteko krossa.

Hipodromoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bere webgunera sartu zaitezkete.

 

Kontaktua

Arrapide Ibilbidea 11 – ZUBIETA
Tel.: 943 373 180
Faxa: 943 371 690
Emaila: grupo@hipodromoa.com