AURKEZPENA
Zubietako herria Oria ibaiaren ibar oparoan aurkitzen da. Oria ibaia da Zubietaren mugak zehazten dituena bai iparraldetik eta bai ekialdetik, Lasarte eta Usurbiletik bananduz. Mendebaldetik Amiriko errekak zehazten du Usurbilekin muga eta hegoaldetik Abalotzeko errekak Andoainekin eta Zizurkilekin muga.
Zubietatik hurbilen dauden herriak beraz, Usurbil (3,5kilometrora) eta Lasarte-Oria (1,6 kilometrora) dira. Donostia 9,5 kilometrotara dago.
Hedadurari dagokionez, Zubietak 4,5km2 ditu. Gehiengoa Donostiari dagokio nahiz eta zonalde batzuetan, bereziki hegoaldean, zaila egiten den jakitea Donostiako lurrak zeintzuk diren eta zeintzuk Usurbilgoak.
Zubietako lurraldea hiru sektoretan bana daiteke:
- Iparraldea laua da eta bertan daude Zubietako herria eta baserri gehienak.
- Mendebaldea, Lasarte-Oriako herriaren aurrealdean geratzen den eremua, non hipodromoa, autobia A-1 eta merkatua eraiki dituzten.
- Gainontzeko Zubietako eremua Zubietamendi bezala ezagutzen da eta lurralde menditsua eta basotsua da.
Zubietan 480 biztanle inguru gara eta nahiz eta Usurbildar edo Donostiartzat gaituzten, Zubietar sentimendua nagusitzen da gugan; gure herria Zubieta da eta gu ZUBIETARRAK GARA.