ARGITALPENAK
Zubieta, mila urteko herria
Joxe Ramon Zubimendik idatzitako liburu hau Zubietako entziklopedia txikitzat har dezakegu. Bere baitan lurra, historia, argazkiak eta hamaika kontu ditu hizpide.
Zubimendik bilketa lan itzela egin du eta liburuaren 500 orrialdeak ez dira izan nahikoak, egileak berak dioen bezala, Zubietari buruz biltzea lortu duen guztia azaltzeko. Norbaitek lanari segida emango dion itxaropenarekin argitaratu du liburua idazleak.
Aurkezpenean adierazten duenez, herriarentzat idatzi du liburua “tesi doktoraletako hizkera eta estiloa baino maiteago baitut herriaren euskara eta estiloa”.
Poliki eta puskaka irakurtzeko liburua, noizean behin kontsultatzekoa eta beti zerbait berria erakutsiko diguna.
Iturria: Estibaus