ANTOLAMENDUA

 

Zubietako Herri Batzarra sei batzarkidek osatzen dute, Donostiako hiru biztanlek eta Usurbilgo beste hiruk. Hauek Zubietako enklabean helbideratuta daude, eta udal hauteskunde garaian, zuzenkako hauteskunde kontsultaren bitartez hautatuak izaten dira. Batzarreko lehendakariari “Alkate-auzoa” edo “alcalde pedaneo” deitzen zaio eta bi urtetik behin aldatzen da, udalerri bakoitzeko izendatua.

Herri Batzarraren funtzioak honakoak dira: herritarrei herriaren gaineko berri eman, aholkua eskeini, proposamenak jakinarazi, akordioen konplimendua ziurtatu eta Donostiako eta Usurbilgo Udalek Zubietaren esku jartzen duten diruen kudeaketa egokia bermatu.