AGURRA

 

Zubieta unitate sozio-territorial berezia da eta betidanik izan ditu ezaugarri eta nortasun propioak, baita antolaketa administratibo berezia ere.

Nahiz eta ahalmen urria izan, Usurbil eta Donostiako Udalek beren ordezkariak zituzten, eta “alkatetza pedaneoa” izeneko batzordearen jarduera ona izan zen.

Baina 1975ean, Franco hiltzearekin batera, “alcaldía pedane”ren figura ere desagertu zen, eta Zubietari hainbat urtean autonomia eman zion batzordea ezerezean geratu zen.

1995. urtean ezaugarri amankomunen enklabe bat bezala baiesten da Usurbil eta Donostiako udalen aldetik, eta “Zubietako Herri Batzarra” deritzon batzar administratiboa eratzen da. (G.A.O. 1995/10/05).