OSPAKIZUNAK

 

Zubietako jaiak uztailean izaten dira. Santiagoak ospatzen ditugu ZUBIETARROK eta hurbiltzen diren guztiek uztailaren 25etik 31ra bitartean.

Horrez gain, maiatzean Zubietako eskola txikiak hainbat ekintzaz osoturiko aste kulturala antolatzen du.

Euskal Jaia ere urtero ospatzen dugu urriaren 12an eta Olentzerori abestera ere irtetzen gara Gabonetan.